2021-04-07 - Mintzalaguna - Euskara Aisialdia antzerkia Mintzalagunak
Ikastaroak antzerkia eta euskara lotzen ditu. Helburua helduen artean, astean behin, euskara antzerkiaren bidez praktikatzea da. Gainera, proiektu honek antzerkiaren bestelako ezaugarriak erabiltzen ditu beste balio batzuk lantzeko. Oihana Maritorena euskara irakaslea eta aktorea izango da dinamizatzailea. Ikastaroaren nondik norakoak: NOIZ: 6 saio, apirilaren 30ean hasita (ostiraletan)...
Jarraitu irakurtzen →2021-03-22 - Bagera
Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da. Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Fernando Morilloren “Santiago bidearen misterioa” irakurriko dugu. Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz gozatzea dira...
Jarraitu irakurtzen →2021-03-15 - Bagera - Mintzapraktika Mintzalagunak mintzatxotx
Aurten ezingo gara mintzalagunak sagardotegian elkartu, baina MintzaTxotx online antolatu dugu. Ez dugu elkar ukituko, baina elkar zirikatuko dugu eta baita sari ederrak irabazi ere! Sagardotegien inguruko bideo bat ikusiko dugu eta ondoren lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango da, sari eder batekin: etxean sagardotegi menua egiteko txuletak eta sagardo botilak!!!! Martxoaren...
Jarraitu irakurtzen →2021-03-09 - Bagera
Martxoko Zineforumean Michael Hanekeren Happy end (Amaiera zoriontsua) filma ikusteko aukera izango dugu. Trama, Calaisen negozio bat duen familia burges baten inguruan kokatzen da, milaka errefuxiatu bizi diren kanpalekuen ondoan. Filma martxoaren 10ean proiektatuko dugu, 18:30ean, Lugaritz Kultur Etxean. Ondoren solasaldia egingo dugu Ander Gisasolak dinamizatuta. Gonbidatua: Paul...
Jarraitu irakurtzen →2021-03-05 - Bagera
Bagera elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da Atzean Zuloa. 2018an abiatu genuen egitasmoa, eta, zortzi esketx kaleratu ondoren, gaur amaituko da laugarren denboraldia. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen...
Jarraitu irakurtzen →