2021-10-04 - Bagera
Auzoko egitasmoak, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea du helburu. Horretarako, bi profileko herritarrak biltzen ditu egitasmoak. Astean behin, euskaratik gertu bizi direnak, eta euskaratik urrun bizi direnak, hainbat dinamika eta jolas baliatuz euskaraz aritu, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko biltzen dira.
Aurten bi talde jarriko ditugu martxan: Egian eta Bagera Elkartean.
Egian, asteazkenetan, 14:45etatik 16:15etara Musika eskolan (Ongi Etorri Eskolara-ren elkarlanarekin)
Bageran, ostegunetan, 11:00tatik 12:30etara (Hernani kalea 15, behea).
Taldean ezinbestekoak dira beraz euskaratik gertu bizi diren euskal hiztunak, bidea egin nahi duten horiei lagundu eta, bide batez, elkarrengandik ikasteko. Beraz, animatu nahi zaituztegu Auzoko egitasmoan izena ematen euskaraz bizi nahi badugu, ezinbestekoa baita hirian dugun aniztasuna ezagutu eta aitortzearekin batera, hizkuntza guztion esku jartzea.