Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Batzar Nagusia 2026

Martxoaren 28an, 10:00

2026-03-16 - Bagera

Bageraren urteroko Batzar Nagusia antolatu dugu datorren martxoaren 28rako. Saio honetan, pasa den 2025. urtearen errepasoa egiteaz gain, 2026rako ondu dugun plangintza aurkeztuko dugu. Hitzordu garrantzitsua da elkartearentzat, eta bazkide guztien parte-hartzea ezinbestekoa da etorkizuneko bidea elkarrekin zehazteko. Eguna: Martxoak 28. Ordua: 10:00etan. Lekua: Bagera...

Jarraitu irakurtzen →

Ahalduntze Tailerra

Tailer honen helburu nagusia bakoitzak dituen hizkuntza-estres uneak identifikatzea, eragileak aztertzea eta egoera deseroso horietan lasaiago aritzeko norberak eman nahi dituen urratsak zeha

2026-03-16 - Bagera - Euskara Tailerra ahalduntze tailerra

Zenbait testuingurutan euskaraz eroso hitz egitea ez da beti erraza izaten. Inguruko guztiak euskaraz ondo ari direnean naturaltasunez egiten dugu, baina zer gertatzen da besteak gaztelaniaz ari direnean edo, euskaraz ulertu arren, gaztelaniara jotzen dutenean? Askotan, gure printzipioek euskaraz egitera bultzatzen gaituzte, baina, aldi berean, parekoak ez ulertzeko edo gaizki hartzeko beldurrak...

Jarraitu irakurtzen →

Goazen 24. Korrikaren hasierara: Autobusa Atharratzera!

Korrikaren hasierara joateko autobusa antolatu du Bagerak.

2026-02-23 - Bagera - Euskara Korrika autobusa

Badator 24. Korrika! Aurtengo edizioa Zuberoan hasiko da, Atharratzen, eta Bageratik une hunkigarri hori bertatik bertara bizitzeko plan borobila prestatu dugu. Martxoaren 19an Donostiatik Atharratzera joateko autobusa antolatu dugu, euskararen aldeko lehen urratsak euskaltzale giro ezin hobean eta elkarrekin emateko. BIDAIAREN XEHETASUNAK: Eguna: Martxoak 19, osteguna....

Jarraitu irakurtzen →

TARTEKA: Eskalada ikastaroa

Tartekak martxoaren 6an ekingo dio 2026ko denboraldiari.

2026-02-19 - Bagera - Euskara Aisialdia Tarteka

Bagera Elkartetik gogotsu jarraitzen dugu Tarteka egitasmoaren bidez hiriko euskaldunontzako aisialdi-espazioak eta topaguneak sortzen. Oraingoan, kirola eta giro ezin hobea uztartu nahi ditugu; horretarako, eskalada ikastaro bat antolatu dugu martxoaren 6rako. Gainera, albiste pozgarri bat dugu: ahalik eta euskaldun gehienek eskaintza honekin gozatzeko aukera izan dezaten, adin-tartea 35...

Jarraitu irakurtzen →

Euskara biharretik biharrera

Erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak

2026-01-16 - Bagera - Jardunaldiak

Euskararen normalizazio prozesuan azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman ditugun arren, euskara eta euskal hiztunen komunitatea «larrialdi egoeran» dela ohartarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste hainbat eragilek. Testuinguru horretan, «Euskara biharretik biharrera: erronkak, joerak eta etorkizuneko aukerak» jardunaldiek gogoeta eta eztabaidarako...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • ...
  • 64
  • 65
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.