Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

TARTEKA: Surf ikastaroa

Olatu artean euskaraz gozatzeko, surf ikastaroa irailaren 30ean!

2026-09-10 - Bagera - Euskara Tarteka surf ikastaroa

Udari agur esateko eta udazkenari indarrez ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan ezin hobea prestatu du irailaren amaierarako: surf ikastaroa. Gazteen artean euskarazko harremanak estutzeko eta aisialdiaz komunitatean gozatzeko asmoz, oraingoan uretara egingo dugu salto. Ikastaroa Groseko Indarra Surf Eskolaren eskutik egingo dugu. Berdin dio inoiz taula baten gainean ibili ez bazara...

Jarraitu irakurtzen →

Bagera: Mattiren mezua

Bagera izan da 2026ko Donostiako Piratetako Matti eta honakoa izan zen txupina botatzean zabaldu genuen mezua.

2026-09-01 - Bagera - Euskara Donostiako Piratak Aste Nagusia matti

Bagera Elkartearentzat ohore handia da aurten Matti izatea. 35 urte daramatza Bagerak gure hirian euskara normalizatzeko ahaleginean. Eta gaur, Matti izatearen aitortza honek indarra ematen digu, urtez urte eta erronkaz erronka, aurrera egiten jarraitzeko! 3 mezu argirekin gatoz: Lehenengoa: gero eta gertuago, gorroto diskurtsoak zabaltzen ari dira. Ez da gertakari isolatua, ezta...

Jarraitu irakurtzen →

Bagera, Donostiako Piraten aurtengo Matti

Ospa dezagun elkarrekin Aste Nagusia!

2026-08-06 - Bagera - Euskara Donostiako Piratak Aste Nagusia

Dagoeneko jakingo duzuenez, aurten Donostiako Piratek Bagera Elkartea izendatu dute Matti. Elkarteak 35 urte betetzen dituen honetan, eta euskarak bizi duen testuinguru konplexu honetan, oso pozgarria da elkartetik zein hiriko euskalgintzatik egiten dugun lana horrela aitortzea. Baina ongi dakigu Donostiako euskalgintza Bageratik harago ere saretu eta antolatzen dela. Horregatik, aitortza hau...

Jarraitu irakurtzen →

TARTEKA: Garagardo dastaketa

Garagardo dastaketa egingo dugu uztailaren 9an Mala Gissonan!

2026-06-30 - Bagera - Euskara Tarteka garagardo dastaketa Gros

Udari giro ederrean ekiteko, Bagerako Tarteka egitasmoak plan freskagarri bat prestatu du 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat: garagardo dastaketa egingo dugu Gros auzoko Mala Gissonan. Aurreko ekintzetan bezala (hala nola, eskalada edo sukaldaritza tailerrean), gure helburua gazteen artean euskarazko harreman sarea sortzea, finkatzea eta aisialdiaz euskara hutsean gozatzea da. Oraingoan,...

Jarraitu irakurtzen →

Bagerako bisita gidatuetarako gida bila gabiltza!

2026-05-13 - Bagera - Euskara Bisita gidatua Lan poltsa

Bageran euskararen nondik norakoak eta gure hiriaren hizkuntza-historia ezagutarazten jarraitzen dugu, eta horretarako, bisita gidatuak egiteko gida berri baten beharra dugu. Hau da bilatzen dugun profila: Komunikatzailea: Jende aurrean aritzeko eta mezuak argi helarazteko ahalmena duena. Istorio-kontalaria: Datuak emateaz haratago, bisitarien arreta bereganatzeko eta...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.