[AURRERAPENA] Donostiako Zinemaldia 2021

Euskararen erabileraren neurketa filmeetan

2021-09-17 - Bagera - Zinemaldia Hizkuntza neurketa behaketak hizkuntza erabilera

Aurten ere, Bagera Elkarteak Zinemaldiaren euskararen erabileraren neurketa egingo du. Gaur, hasiko da Zinemaldia eta aurrerapen gisa, proiektatuko diren filmen euskararen erabileraren datuak biltzen dituen neurketa kaleratu du. Deskargatu txostena

2021eko euskararen garapena DONOSTIAKO ZINEMALDIKO filmetan

2020an 37 filmetan izan zuen euskarak presentzia. Aurten, berriz, 47 film izango dira. Euskarak presentzia izango duten film kopurua igo bada ere, aurtengo Zinemaldian proiektatuko diren filmen kopurua ere handitu denez (iaz orotara, 131 film izan ziren eta aurten 171 film)  aurtengo euskararen presentzia filmen portzentajeetan beherakada ekarriko du.

Hona hemen filma guztiak kontutan hartuta 2021eko Zinemaldian izan den euskararen erabilera:

Film kopuruei dagokienez, 171 filmetatik 19 euskaraz ekoitzi dira (%11,11), 6 euskarara bikoiztuak (%3,51 haurren zinema)  eta 22 film euskaraz azpidatzi dira (%12,86). Orotara %27,48 filmetan euskara erabili da.

Emanaldiei dagokienez, 516 emanaldietatik 38 euskaraz ekoitzitakoak izan dira (%7,36),  35 euskaraz azpidatzitakoak  (%6,78) eta 6 euskaraz bikoiztutakoak (%1,16 haurren zinema). Orotara %15,31.

* Euskarara bikoiztutakoak, haur sailean proiektatutako filmak izango dira, aurreko urteetan bezala filma guztiak euskaraz entzun ahal izango dira sail horretan.  

* “Euskaraz” diogunean jatorrizko bertsioa euskaraz, euskaraz azpidatzia edo euskaraz bikoiztua izan dela esan nahi dugu.

* Txostenean argitaratutako datuak, Donostiako Zinemaldiko webgunetik “proiekzioak sailez sail” deskargatutako dokumentutik jaso ditugu (txostenaren bukaeran ikusgai).

Hona hemen filmetan grafikoki euskarak izan duen garapena urtez urte ehunekotan:

Orokorrean hartuta, iazko Zinemaldiarekin alderatuta euskararen erabilerak behera egin du  (%28,24etik 27,48era) portzentajeari dagokionez. 171 filmetatik 47 filmetan izango du euskarak presentzia eta 516 emanaldietatik 79 emanalditan (iazko datuekin alderatuta %18,16etik 15,31era).

Bestetik, film kopurua eta emanaldi kopuruen datuak alderatuta desoreka mantentzen da.

Horretaz gain, euskaraz ekoiztutako edo azpidatzitako filmak oraindik ere ez dira sail guztietara zabaldu eta euskararen presentziak  oso urria izaten  jarraitzen du.

Hona hemen sailez sail, aurten, euskarak izango duen lekua:

Film kopuruen arabera

 

 

 

ZINEMALDIA 2021

 

 

 

Saila

Film kopurua

euskaraz

%

Sail Ofiziala

20

1

5,00

Zuzendari Berriak

13

6

46,15

Horizontes Latinos

10

1

10,00

Zabaltegi-Tabakalera

18

5

27,78

Perlak

17

4

23,53

Nest

17

0

0,00

Culinary Zinema

5

2

40,00

Made in Spain

8

0

0,00

Zinemira

11

6

54,55

Zinemira Kimuak

8

6

75,00

Zinemira Itxiak

7

5

71,43

Haurrentzako Zinema

6

6

100

Euskal Zinemaren Gala

1

0

0

RTVE Gala

2

0

0

EITB Gala

1

1

100

Movistar Gala

1

0

0

Atzera begirakoa

10

4

40,00

Klasikoak

6

0

0

Emanaldi bereziak

1

0

0

Donostia saria

1

0

0

Fipresci sari nagusia

1

0

0

Eztabaidak

5

0

0

Beste jarduerak

2

0

0

       

OROTARA

171

47

%27,48

Emanaldi kopuruen arabera

ZINEMALDIA 2021

 

 

 

Saila

Emanaldi kopurua

euskaraz

%

Sail Ofiziala

103

6

5,82

Zuzendari Berriak

53

12

22,64

Horizontes Latinos

41

2

4,88

Zabaltegi-Tabakalera

74

12

16,22

Perlak

82

4

4,88

Nest

17

0

0

Culinary Zinema

17

2

11,76

Made in Spain

16

0

0

Zinemira

31

14

45,16

Zinemira Kimuak

12

10

83,33

Zinemira Itxiak

7

5

71,43

Haurrentzako Zinema

6

6

100

Euskal Zinemaren Gala

1

0

0

RTVE Gala

2

0

0

EITB Gala

2

2

100

Movistar Gala

2

0

0

Atzera begirakoa

24

4

16,67

Klasikoak

6

0

0

Emanaldi bereziak

2

0

0

Donostia saria

6

0

0

Fipresci sari nagusia

1

0

0

Eztabaidak

9

0

0

Beste jarduerak

2

0

0

       

OROTARA

516

79

%15,31

Euskarak presentzia izango duten filmak

Euskaraz ekoitzitako edo hein batean euskararen erabilera bermatu duten filmak:

  • AZTARNAK – HUELLAS / IMPRINTS, Maru Solores (Zinemira)
  • BERAK BALEKI / IF THEY KNEW, Aitor Gametxo (Zinemira-Kimuak)
  • BOLANTE BATEN HISTORIA / STORY OF A STEERING WHEEL, Iñaki Alforja eta Iban Toledo (Zinemira)
  • ERLAUNTZA / THE HIVE, Mireia Gabilondo (Zinemira)
  • ETXEAN / HOME, Mikel Rueda (Zinemira-Itxitik)
  • EURITAN, Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi (Zinemaldia + PLUS)
  • FANTASÍA, Aitor Merino (Zinemira)
  • HELTZEAR, Mikel Gurrea (Zabaltegi-Tabakalera, Zinemira-Kimuak)
  • ILARGI GUZTIAK. TODAS LAS LUNAS / ALL THE MOONS, Igor Legarreta (Zinemira)
  • INNER OUTER SPACE, Laida Lertxundi (Zinemira-Kimuak)
  • IRABAZI ARTE, Javier García de Vicuña (Eitb Gala)
  • IZAN EZ ZIREN EGUNAK, Kevin Iglesias (Zinemira-Itxitik)
  • KINKA, Maider Oleaga (Zinemira-Itxitik)
  • MAIXABEL, Icíar Bollaín (Sail Ofiziala)
  • PAPEREZKO HEGOAK, Josu Martinez eta Samara Velte (Zinemira)
  • SERENDIPIA, Iban del Campo (Zinemira-Itxitik)
  • TARTEA, Imanol Gómez de Segura (Zinemira-Itxitik)
  • TRUMOIAK / THUNDER, Iker Maguregi (Zinemira-Kimuak)
  • VATIOS, David Pérez Sañudo (Zinemira-Itxitik)
  • ZERUA BLU / BLUE SKY, Lur Olaizola (Zinemira-Kimuak)

 Euskarazko azpitituluak dituzten filmak

NEW DIRECTORS

  • İKI ŞAFAK ARASINDA / BETWEEN TWO DAWNS, Selman Nacar
  • INVENTURA / INVENTORY, Darko Sinko
  • MAROCCO / MIKADO, Emanuel Parvu
  • LE BRUIT DES MOTEURS / THE NOISE OF ENGINES, Philippe Grégoire
  • MASS, Fran Kranz
  • SHU QI SHI GUANG / LOST IN SUMMER, Sun Liang

HORIZONTES LATINOS

  • Madalena, Madiano Marcheti

ZABALTEGI-TABAKALERA

  • MI IUBITA, MON AMOUR, Noémie Merlant
  • LA TRAVERSÉE / THE CROSSING, Florence Miailhe
  • RAZZHIMAYA KULAKI / UNCLENCHING THE FISTS, Kira Kovalenko 
  • CENZORKA / 107 MOTHERS, Peter Kerekes

PERLAK

  • GUZEN TO SOZO / WHEEL OF FORTUNE AND FANTASY, Ryusuke Hamaguchi
  • OUISTREHAM / BETWEEN TWO WORLDS, Emmanuel Carrère
  • PETITE MAMAN, Céline Sciamma
  • RE DAI WANG SHI / ARE YOU LONESOME TONIGHT?, Shipei Wen

CULINARY ZINEMA

  • MICHELIN STARS II: Nordic by Nature, Rasmus Dinesen
  • DÉLICIEUX / DELICIOUS, Éric Besnard

ATZERA BEGIRAKOA - LOREAK INFERNUAN. KOREAKO ZINEMAREN URREZKO AROA

  • ANGAE / MIST, Kim Soo-yong
  • MABU / A COACHMAN, Kang Dae-jin
  • OBALTAN / AIMLESS BULLET, Yu Hyun-mok
  • YEOPANSA / A WOMAN JUDGE, Hong Eun-won

Zinemira Kimuak

  • AZALETIK AZALERA, Mel Arranzena
  • BERAK BALEKI / IF THEY KNEW, Aitor Gametxorena
  • HELTZEAR, Mikel Gurrearena
  • INNER OUTER SPACE, Laida Lertxundirena
  • RESONANCIAS / RESONANCES (OIHARTZUNAK), Iñigo Aranbururena
  • TRUMOIAK / THUNDER, Iker Maguregirena
  • UR AZPIAN LORE / FLOWER UNDER WATER, Aitor Oñederrarena
  • ZERUA BLU / BLUE SKY, Lur Olaizolarena

Zinemira Itxitik

  • ETXEAN / HOME, Mikel Ruedarena
  • HIKIKOMORI, Borja Cresporena
  • IZAN EZ ZIREN EGUNAK, Kevin Iglesiasena
  • KINKA, Maider Oleagarena
  • SERENDIPIA, Iban del Camporena
  • TARTEA, Imanol Gómez de Segurarena
  • VATIOS, David Pérez Sañudorena

Euskarara bikoiztutako haur-filmak

  • BIHURRI, JAURETXETIK KALE GORRIRA / TROUBLE, Kevin Johnson
  • BOONIE BEARS: ABENTURA HISTORIAURREAN / BOONIE BEARS: BLAST INTO THE PAST, Leon Ding
  • DRAGOIAREN GIDARIA / DRAGON RIDER, Tomer Eshed
  • ELFINAK / THE ELFKINS - BAKING A DIFFERENCE, Ute von Münchow-Pohl
  • KOKO, DRAGOI TXIKIA. OIHANEAN / COCONUT THE LITTLE DRAGON INTO THE JUNGLE,  Anthony Power
  • STARDOG & TURBOCAT, Ben Smith

 

Donostiako Zinemaldiak, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren diru laguntza jasotzen du. EAEn euskara hizkuntza ofiziala denez, Donostiako Udal Ordenantzek hala jasota, euskarak, gutxienez, gazteleraren trataera berdina izan beharko luke. Baina hori ez da horrela datuek adierazten duten moduan. Are gehiago, euskararen erabilerak txikia jarraitzen du izaten. Horregatik, Bagera Elkarteak uste du instituzioek esfortzu berezia egin beharko luketela filmak euskaraz azpidatzi daitezen. Ikus-entzunezkoak ere badira hizkuntza normalizatzeko tresna baliagarria.

Filmen neurketak agerian utzi du, beste behin ere, Donostiako Zinemaldian entzun daitezkeen hamarnaka hizkuntzetatik euskara “beste bat” besterik ez dela.