Hitano ikastaroa

Egingo al dinagu/diagu?

2021-10-06 - Bagera

Aurten ere, 10 orduko hitano ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean.

ZER JORRATUKO DUGU

° Hika hitz egiten ikasteko 10 orduko ikastaro praktikoa, 8 saiotan.

° Euskaraz zuka dakien edozein pertsonarentzat.

° Hika ez dakien, zeozer dakien edo toka (hika mutilei) bakarrik dakienarentzat.

SAIOAK

√ Hika praktikatzera bideratuko dira saioak, lehen egunetik.

√ Binakako hika-elkarrizketatxoak izango dira saioen ardatz.

√ Eguneroko harremanetan erabiltzen diren aditz-formetara joko dugu, batik bat.

√ Hika bere osotasunean landuko dugu: noka (neskari), eta, toka (mutilari).

√ Hitano batuko aditz-formetara joko dugu, batez ere, baina Beterriko adizkerak ere txertatuz, komeni den neurrian.

EGUTEGI-ORDUTEGIAK

√ Saioak ordu eta laurdenekoak (1 h 15 min) izango dira.

Astearteak, arratseko 18:30etik 19:45etara.

√ Egunak:

Urriak 19, 26

Azaroak 2, 9, 16, 23, 30

Abenduak 14

IRAKASLEA

Xabier Eizagirre Landa (Hitano irakaslea)

PREZIOA

25 euro / bazkideak 20 euro

LEKUA

Bagera Elkartea (Hernani kalea 15, behea)