Mintzalaguna 2021-2022 ikasturtean parte hartzeko izen ematea zabalik

Aurten MintzaPoza praktikatu!

2021-10-01 - Bagera - Mintzapraktika Mintzalagunak

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko izen ematea zabalik da urriaren 18ra arte. Donostiako Euskara Zerbitzuak eta Bagera elkarteak lortutako akordioari esker 25 euro ordaindu behar dute soilik praktika behar duten parte hartzaileek.

Egitasmo hau euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi duten euskara ikasleei zuzenduta dago eta berebiziko garrantzia du ezagutzatik erabilerarako jauzia emateko.

Euskaraz gehiago hitz egin nahi baduzu, edo euskaraz hitz egiteko gaitasuna landu nahi baduzu, hau da zure aukera. Mintzapraktika hiruzpalau laguneko taldeetan elkartuta egiten da eta parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: euskaraz komunikatzeko gai izatea (B.1 mailatik gora) eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Nola funtzionatzen du?

3-4 laguneko taldeak osatzen dira.

Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.

Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, hondartzan, pasealekuan, kiroldegian….

EKINTZA OSAGARRIAK:

Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Donostiako euskaldunon sarea handitzeko asmoz.

Nola parte hartu?

Mintzalagunean bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Modu batera edo bestera parte hartzeko interesa baduzu, urriaren 1etik 18ra da izen ematea. Eta praktikatu nahi dutenen kasuan 25 euro ordaindu behar dute ikasturte osoa ES33 30350092570920042476 Euskadiko Kutxako zenbakian (kontzeptuan izen-abizenak jartzea beharrezkoa da).

EMAN IZENA

Mila arrazoi mintzalagun izateko!

Aurten MintzaPoza praktikatu

 

Bidelariak

Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.

BIDELARIA izan nahi dut

Bidelagunak

Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.

BIDELAGUNA izan nahi dut