2019-04-11 - Bagera - Euskara
Aek-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak apirilaren 4an Garesen hasi, eta 10 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, apirilaren 14an Gasteizera heldu arte. Apirilaren 12an iritsiko da Donostiara. Bageraren kilometroa Grosen izango da. Aurten, Mintzalagun egitasmoak 25 urte bete ditu eta urte horietan guztietan euskara praktikatu nahi izan duten kideak laguntzen...
Jarraitu irakurtzen →2019-03-29 - Bagera
Apirilaren 6an, Getariko Azkizura joango gara Xotei txakolina dastatzera. Goizeko 09:45ean jarri dugu hitzordua Autobus geltoki kanpoan dagoen markesinan (Federico Garcia Lorca, 2), bertan hartuko dugu autobusa 10:00etan Getariara joateko. Getariatik Azkizura getariar bagerakide batekin egingo dugu oinez eta berak egingo dizkigu gidari lanak. 3 kilometroko ibilbidea dago eta San...
Jarraitu irakurtzen →2019-03-28 - Bagera
Aurten III. Antzerki ikastaroa antolatu dugu Bagera Elkartean Oihana Maritorenaren eskutik (euskara irakaslea eta aktorea). Ikastaroa apirilaren 29tik ekainaren 17ra arte izango da (astelehenetan 18:00etatik 19:30era). Orotara 8 saio. Beste modu bat euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko, animatu eta parte hartu! Izen ematea: bagera@bagera.eus / 943005074 Izen emate epea: apirilaren 28ra...
Jarraitu irakurtzen →2019-03-11 - Bagera
Martxoaren 27an izango da urteko lehen mintzodromoa San Telmo Museoan. Ohi bezala bi txanda izango dira, lehena goizeko 10:00etan eta bigarrena 11:00etan. Parte hartzera animatuz gero, txanda batean edo bitan jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidera mezu bat bidaliz edo 943005074 telefono zenbakira...
Jarraitu irakurtzen →2019-03-11 - Bagera
Martxoaren 30ean bi upategietara joango gara, lehenik Vianako Ondarre bisitatuko dugu eta bertan hamaiketakoa egingo dugu, ondoren Logroñoko Olarra upategira joango gara eta bisita egin ondoren, bertan bazkalduko dugu. Bueltan Lizarran ordubeteko geldialditxo bat egingo dugu. Autobusez joango gara eta goizeko 09:30ean aterako da, itzulera 21:00etarako Donostian. Izen ematea mugatua...
Jarraitu irakurtzen →