Bagera
  • Nor gara?
    • Aurkezpena
    • Bagerakide izan
    • Elkarlanak
    • Dokumentazioa
    • Harremanetarako
  • Albisteak
  • Agenda
  • Egitasmoak
  • Zerbitzuak
  • Lan egin gurekin
  • Denda

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ehunaka jarduera antolatu dituzte auzoetan

2019-11-19 - Bagera

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmenduko da Donostian. Egun horretan mintzapraktika sutatu nahi da, baita Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman ere: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Bagera Elkarteak elkarlanean 3 ekimen antolatu ditu Euskararen Egunaren harira: Azaroak 30, 18:00etatik aurrera,...

Jarraitu irakurtzen →

Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon!

2019ko azaroaren 22tik abenduaren 3ra egingo da ekimena

2019-11-18 - Bagera

Plazara Goaz, Intxaurrondoko euskara batzordeak, Bagera Donostiako euskaltzaleen elkarterekin eta Donostiako udaleko euskara zerbitzuarekin batera, NITIK HARAGO, BAIETZ 11 INTXAURRONDON!  Ekimenean dabiltza lanean buru-belarri udaberriaz geroztik. 2017an egin zuten 20 ordu eta 20 eguneko erronka eta 600 auzotarrek hartu zuten parte. Ikusi zen badagoela euskara gehiago erabiltzeko gogoa...

Jarraitu irakurtzen →

2 mintzodromo Euskararen Egunean

Hitzez hitz, ahoz aho

2019-11-18 - Bagera - Mintzodromoa Euskararen Eguna

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmendu eta mintzapraktika sustatzeko, Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman nahi dira: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da...

Jarraitu irakurtzen →

Bikografiak: Bi ibilbide elkarrizketan

Gonbidatuak Alba Menendez (Bera Bera) eta Joseba Zaldua (Real Sociedad)

2019-11-06 - Bagera

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioaren ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta...

Jarraitu irakurtzen →

Donostiako euskaltzaleak elkar topatu eta erronka bateratuak bilatzeko, topaketak egingo ditugu azaroaren 16an

San Telmo Museoan izango da, azaroaren 16an, 9:30etik 13:30era

2019-11-04 - Bagera

Topaketa hauen jatorrian dago azken hamar urteetan euskararen aldeko hiriko mugimenduan emandako aldaketak. Auzo askotan euskara batzordeak martxan jarri dira, herritar euskaltzaleek hiriko erakunde eta eragile askotan dihardute eta Donostiako iritzi publikoan badago euskararen aldeko adostasun orokor bat. Hala ere, mugimendu horren baitan badaude behar batzuk identifikatuta eta horiei erantzun...

Jarraitu irakurtzen →

  • «
  • 1
  • 2
  • ...
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • ...
  • 62
  • 63
  • »

BAGERA ELKARTEA



HARREMANETARAKO INFORMAZIOA

  • Hernani kalea 15.Behea 20004 Donostia
  • 943 005 074 - 688 676 289
  • bagera@bagera.eus

JARRAI GAITZATZU SARE SOZIALETAN

OHARRAK

  • Lege Oharra
  • Pribatutasun politika
  • Cookien politika

Creative Commons lizentzia lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten menpe dago.