LAN ESKAINTZA

Euskararen dinamizazio lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu dugu.

2024-12-02 - Bagera - Euskara lan eskaintza

Donostian euskararen alde aritzeko pertsona baten bila gabiltza!

Egiteko nagusia:

  • Bagerak eskaintzen dituen zerbitzuen zabalpen eta dinamizazio lanak egitea.
  • Hizkuntza eskubideen behaketak kudeatzea.
  • Elkartean sor daitezkeen beste proiektuetan laguntzea.

 Eskatzen da:

  • Komunikazio gaitasunak edukitzea.
  • Izaera irekia, dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna izatea.
  • Proiektuarekiko atxikimendua edukitzea.

 

 Kontuan hartuko dira:

  • Donostia ondo ezagutzea.
  • Euskalgintzan aritu izana.
  • Gizarte mugimenduetan eskarmentua izatea.
  • Komertzial lanetan eskarmentua izatea.

 Eskaintzen da:

  • Lan kontratuaren iraupena: epe luzerako eszedentzia ordezkapena
  • Kontratu mota: astean 20 orduko lanaldia.
  • Ordutegia: ordutegi malgua, goizez.
  • 30 opor eguna.
  • Lan tokia Donostia erdialdean.
  • Hasteko aurreikusitako data: 2025eko urtarrila.

Curriculumak bidaltzeko:

  • Helbidea: idazkaritza@bagera.eus
  • Epea: 2024/12/31