2022-10-28 - Joseba - Euskara
2003tik, Zuberoako Ikastolek Eguberriko saskiak prestatzen dituzte tokiko ekoizpenekin. Iaz, 2200 saski salduz ezinbesteko laguntza eskuratu zuten Zuberoako bi ikastolentzako.Ekimenaren helburuak :
– Zuberoako Ikastolak laguntzea.
– Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa da.
Xiberoko ikastolen saski salmenta kanpaina azaroaren 1ean abiatu eta azaroaren 27-an amaituko da.
Abenduaren 16an aurreikusten da banaketa eguna.
Saskiak www.ikaskoli.eus webgunean erosi daitezke eta eskuratzeko guneak webgunean hautatu beharko dira. Saskiak Bageran jasotzeko aukera dago.