2021-04-30 - Bagera - Euskara Giza Eskubideen Zinemaldia behaketa hizkuntza erabileraren neurketa
Gaur, apirilaren 30ean, Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioa amaitzen da eta aurreko urteetan bezala Bagera Elkarteak hizkuntza erabileraren neurketa egin du.
Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da.
Hona hemen, Zinemaldian proiektatutako filmen datu bilketa.
Oharra: Datorren astean, txosten osatua kaleratuko dugu.
Aurten, asteak 17 film luze eman ditu eta horietatik, 4 euskaraz edo euskaraz azpidatziak izan dira (1 Victoria Eugenia Antzokian eta 3 Antzoki Zaharrean). Bestetik, 2 proiekzio berezi eskaini dira bata Tabakaleran (jatorrizko hizkuntza frantsesa, gaztelerazko azpidatziekin) eta bestea Trueba Zinemetan Kresala Zineklubaren eskutik (jatorrizko hizkuntza kantondarra, gaztelerazko azpidatziekin). Azkenik, 3 film proiektatu dira haur eta gazteen saioetan, 2 euskaraz izan dira (haurrena) eta 1 gazteleraz (13 urte gorakoentzat).
Film laburrei dagokienez, 11 labur eskaini dira Antzoki Zaharrean eta horietatik bat bera ere ez euskaraz.
Sailez sail honakoak izan dira aurten eskainitako filmak eta euskarazko emanaldien kopurua:
Filmen grafikoak ehunekotan: