Zaharrak berri?

Euskararen diskurtsoak

2020-10-28 - Bagera - Euskara kike amonarriz jone miren hernandez Miren Artetxe Jardunaldia

Aurtengo Bageraren jardunaldia San Telmo Museoan egingo dugu azaroaren 14an "Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri? " izenburupean. Euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango ditugu hizpide.

Egitaraua

09:45-10:00 Ateen irekiera  eta izen ematea

10:00-10:30 “Gure diskurtsoak eta euskara: Zer dugu berritzeko edo egokitzeko?”

Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista)

10:30-11:00 “Euskara, gazteen ispilua”

Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea)

11:00-11:30 “Bertsolaritzatik hiztun berrietara, hiztun berrietatik hizkuntzara”

Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria eta ikerlaria)

11:30-12:00 Atsedena

12:00-13:30 Mahai ingurua

Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista), Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea)  eta Miren Artetxe Sarasola (bertsolaria eta ikerlaria). Moderatzailea Lander Arbelaitz kazetaria.

Oharrak

Izen ematea derrigorrezkoa izango da jardunaldian parte hartzeko.

Covidaren esposizioaren arriskuak ahalik eta gehien murrizteko eta, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatzeko, babes-neurriak ezarri ditugu.

Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da baina momentuko egoeraren baitan formatuak aldaketak izan ditzake.