2019-05-22 - Bagera - Euskara
Elbira Zipitriaren jaiotze egunaren bueltan (maiatzaren 28a) hainbat jarduera antolatu dira bere ibilbidea omentzeko.
Euskaren berreskuratze prozesuan norbait garrantzitsua izan bada ELBIRA ZIPITRIA izan da. Euskaldunok asko zor diogu eta ikastolak maite ditugunok betirako izango dugu gure bihotzetan, bera izan baitzen guda ondorengo ikastolen sortzailea pedagogia berritzailea euskaraz landuz.
Maider Oleaga zinemagileak "Muga deitzen da pausoa" film luzea egin du ELBIRA ( IRA)ri buruz eta maiatzaren 24an, ostirala, izango da estreinaldia Donostiako "Principe" zineman 20:30ean. Maiatzaren 25ean eta 26an, ordu berean ere, ikusteko aukera izango da. Maiatzaren 25ean, berriz, bere etxea zenaren ataritik kalejira egingo da berarekin erlazionatutako leku esanguratsuetatik pasaz eguerdiko 12:00etan. Azkenik, maiatzaren 29an arratsaldeko 19:00etan San Jeronimo kaleko Liburutegian Elbira Zipitriari buruz solasaldia antolatu du Bagera Elkarteak. Bertan izango dira Maider Oleaga (filmaren egilea) eta Elbirarekin hezi ziren bi andereño (Kontxita Beitia eta Mari Carmen Mitxelena).