2019-04-11 - Bagera - Euskara
Aek-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak apirilaren 4an Garesen hasi, eta 10 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, apirilaren 14an Gasteizera heldu arte. Apirilaren 12an iritsiko da Donostiara.
Bageraren kilometroa Grosen izango da. Aurten, Mintzalagun egitasmoak 25 urte bete ditu eta urte horietan guztietan euskara praktikatu nahi izan duten kideak laguntzen aritu diren bidelagunak omendu nahi ditugu. Beraz, bi bidelagunek eramango dute eskuz esku doan lekukoa. Gurekin Korrikan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
Km zenbakia 2.063 da
Lekukoa hartzeko tokia: Peña y Goñi / Kolon pasealekua
Eguna: apirilaren 12an, ostirala
Lekukoa hartzeko ordua (komeni da 15-20 minutu lehenago bertaratzea): 17:29
21. KORRIKA. Auzoetako ordutegiak
Errekalde (16:28), Añorga (16:35), Antigua (16:41), Erdialdea (17:15), Gros (17:29), Parte Zaharra (17:57), Erdialdea (18:11), Amara (18:15), Amara Berri (18:25), Loiolako Erriberak (18:46), Loiola (18:53), Martutene (19:07), Loiola (19:21), Egia (19:35), Intxaurrondo (19:56), Herrera (20:23), Altza (20:31), Bidebieta (21:31)