2024-10-16 - Bagera - Euskara harpidetza
Donostian euskaraz bizitzeko aukera izan nahi dugu, hori dela eta, ezinbestekoa dugu hizkuntzaren biziberritzea bultzatzen duten erakunde, proiektu eta norbanakoekin elkarlanean aritzea.
Horretarako, indarrak batu eta hiriko euskaldunei konpromiso txiki bat eskatzen diegu, lanean jarraitu ahal izateko. Donostiako euskara erabilera sustatu eta babestu nahi baduzu, bi proiektu hauek ekonomikoki laguntzera animatu nahi zaitugu, urtean 60€ truke.
- Bageraren buletina eta Irutxuloko Hitzaren astekaria ostiralero zure emailean.
- Bi proiektuen zozketetan parte hartu ahal izango duzu, baita gonbidapenak eta deskontuak jaso ere.
- Bi proiektuek antolatzen dituzten ekimenetan parte hartzeko aukera izango duzu.
- Errenta aitorpenean %30a itzuliko dizute.