Irutxuloko Hitza

Donostiako euskara hutsezko hedabidea

Irutxulo.hitza.eus



Donostiako euskarazko astekaria

Donostiako tokiko hedabidea da, euskara hutsean jarduten duena. Proiektu honek 19 urte ditu, jatorria Irutxulo aldizkarian izanik. Irutxulo 1994. urtean sortu zuten Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko kideek, Donostian euskarazko tokiko hedabide baten beharra ikusita. Urte batzuk geroago, 2005ean, bihurtu zen gaur egun ezagutzen dugun IRUTXULOKO HITZA.

Gaur egun, proiektu komunikatiboa hamar langilez osatua dago, eta 20.000 irakurlerengana iristen da. Ostiralero 32 orrialdeko astekaria argitaratzen dute, batzuetan 40koa ere, eta egunero webgunea elikatzen dute: astekarian erreportaje, elkarrizketa eta artikulu sakonagoak lantzen diren bitartean, webgunean eguneroko albisteak argitaratzen dira. Gainera, era ezberdinetako gehigarriak ere argitaratzen dira, besteak beste: arraun gida, Aste Nagusiko gehigarria, San Sebastianetako gida, mahai egutegia…