2022-04-11 - Bagera - Korrika Hitzekin #auzoko #mintzakuadrillak lekukoa Korrika 2022
Igandean, apirilak 10, amaiera eman genion 22. Korrikari. Milaka lagun bildu ginen Donostian euskararen alde eta euskaraz bizitzeko aldarrikapena auzoz auzo zabaldu genuen lekukoa eskuz esku emanez Bulebarrera iritsi arte. Bertan, Karmele Jaiok lekukoak barruan zeraman mezua irakurri zuen. EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI! 22. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezuak...
Jarraitu irakurtzen →2022-04-04 - Bagera - Donostiako Piratak Hitzekin Ikuskizuna Egitaraua
Martxoaren 31n Amurriotik (Araba) abiatu zen 22. Korrika. Eguraldia ez du lagun izan leku askotan baina hori ez da oztopo izan ehunka lagun lekukoaren inguruan bildu eta haren atzetik korrika ibiltzeko. Donostiara apirilaren 10ean helduko da 07:30ak aldera, eta goiz osoan hiriko auzo gehienak zeharkatu ostean, Bulebarrean amaituko da, 12:30ak aldera. Lekukoaren barruan helduko den mezua...
Jarraitu irakurtzen →2022-04-01 - Bagera
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Giza Eskubideen Zinemaldiaren Hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan 12. urtez. Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da....
Jarraitu irakurtzen →2022-03-28 - Bagera - Hitzekin Korrika Donostia ibilbideak
Aek-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak martxoaren 31n Amurriotik hasi, eta 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, apirilaren 10ean Donostiara heldu arte. Bageraren kilometroa Grosen izango da. Aurten, Mintzakuadrillak egitasmoko gazteek eramango dute lekukoa. Km zenbakia 2.535 da Lekukoa hartzeko tokia: Kursaal autoen parkingaren sarrera Eguna:...
Jarraitu irakurtzen →2022-03-01 - Bagera
“Euskara eta feminismoa: Zein lan egin dute Donostiako emakumeek euskararen transmisioan?” izeneko emakumeentzako tailerra antolatu dugu Eider Perezek gidatuta. Emakumeen eta hizkuntzaren arteko elkargunea lantzeko tailerra izango da. Euskarak zabalkundea izan duenetan emakumeen presentziarekin egin du topo; Donostian hala izan da? Emakumeena omen da ‘ama-hizkuntza’ eta...
Jarraitu irakurtzen →