TARTEKA: surf ikastaroa

Irailaren 18an arratsaldeko 18:00etan surf ikastaroa antolatu dugu Groseko Surf Indarrarekin elkarlanean.

2025-09-05 - Bagera

TARTEKA egitasmoak olatuetara eramango gaitu irailean: Groseko Surf Indarrarekin elkarlanean antolatutako surf ikastaroa izango da irailaren 18an, 18:00etan, 90 minutuz. Saioa Zurriola hondartzan egingo da, eta bi talde antolatuko dira: hasiberrientzat eta maila ertainekoentzat.

Zer da TARTEKA?
Bageraren egitasmoa da, 18–30 urte bitarteko gazteei zuzendua. Helburua euskaraz sozializatzeko plan informalak eskaintzea da (mendi bueltak, tailerrak, kantujirak…), harremanak euskaraz sortu eta ohiturak indartzeko.

Izen-ematea: irailaren 12ra arte egongo da zabalik. Kostua: 15 € (10 € Bagerakideentzat).
Izena emateko, bete ondorengo galdetegia; zalantzak edo kontsultak: aktibazioa@bagera.eus.

Izena emateko formularioa

Emaila
Izen abizenak
Maila (hasiberria/erdibidekoa)