Donostia Kulturako ikastaroetan, eman izena euskaraz

2022-09-19 - Bagera

Donostia Kulturako ikastaroetan euskaraz egiten den eskaintzaren inguruan herritar talde bat mobilizatzen hasia da. Urte luzetan borrokatu izan dugu euskarazko taldeen ordutegi, gutxieneko partaide kopuru zein eskaintza parekidea eta kalitatezkoa egitearen alde. Hala ere, euskarazko ikastaroekin egiten den kudeaketa kezkaz bizi dugu.

Testigantza ugari bildu izan ditugu: euskarazko taldean izena eman eta saioak gazteleraz izatea, taldea osatu ez eta euskarakoan izena emateagatik ikastaroa egiteko aukerarik gabe geratzea… Urte askotako tonika izan da hori, eta hemendik aurrera hori aldatzearen alde jarraituko dugu lanean. Hori dela eta, aurten Donostia Kulturako ikastaroetan euskarazko taldeetan izena ematea sustatuko dugu.

Eman izena euskaraz!

Zure taldean hizkuntzaren trataeran aipagarria den zerbait gurekin partekatu nahi baduzu, honako emailera idatz dezakezu: bagera@bagera.eus