Kaixo euskaltzale eta pirata!
Igande honetarako planik ez baduzu, hona proposamena: Bagera Elkarteak eta Donostiako Piratek elkarlanean antolatutako bisita gidatua. 12:00etan abiatuko da Flamenkatik eta Alde Zaharrean barrena egingo dugun ibilbidean gure hirian euskarak zein leku izan duen ezagutuko dugu. Asier Ibarguren eta Iker Ormazabal bertsolariek gidatuko dute bisita eta Ainhoa Bengoetxea eta Oritz Barrenetxea trikitilari eta panderojoleek musikaz beteko dituzte kaleak.
Animatu eta zatoz! Gora Donostia Pirata!