2022-04-21 - Bagera
Ekainaren 11n ospatuko da Amara Berriko euskararen aldeko lasterketa, aurtengoa, VII.edizioa. Pandemia egoera medio, bi urte igaro dira azken krossa egin zenetik, baina aurten bueltan izango da ABkrossa. Euskara ardatz izango duen festa egun bat ospatu nahi du, urtero bezala Berritsuk, Amara Berriko euskara elkarteak.
Lasterketa
6 kilometro edo 3 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango dute korrikalariek; azken hau ez da lehiakorra izango . Lasterketa 19:00etan hasiko da eta irteera eta helmuga, berregokitu berri den, Isabel II.a hiribidean egongo dira.
Egitarau zabala izango du ABkrossak eta auzoa girotuko duten hamaika ekitaldi egongo dira arratsaldean zehar Probestu plazan. Lasterketa nagusiaz gain, arratsaldeko 17:00etan haur-jolasak egongo dira Amara Berriko Haur Txokoaren eskutik, eta jarraian, 18:00etan, haurren krossa ospatuko da. Helduen lasterketa 19:00etan izango da, eta honen ostean, sari-banaketak eta zozketak egongo dira auzoko denda eta tabernen eskutik. Arratsaldea amaitzeko, 20:30ean, kontzertu bat ere izango da.
Aurten, gogotsu eta indartsu bueltatzen da ABkrossa eta auzotarrak, hiritarrak eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte euskararen aldeko auzo-lasterketan parte hartzera.
Dagoeneko izen ematea zabalik dago www.herrikrossa.eus webgunean:
Xehetasun eta informazio gehiago zabaltzen joango da ABkrossa-ko sare sozialetan: Twitter, Instagram eta Facebook.