2022-04-11 - Bagera - Korrika Hitzekin #auzoko #mintzakuadrillak lekukoa Korrika 2022
Igandean, apirilak 10, amaiera eman genion 22. Korrikari.
Milaka lagun bildu ginen Donostian euskararen alde eta euskaraz bizitzeko aldarrikapena auzoz auzo zabaldu genuen lekukoa eskuz esku emanez Bulebarrera iritsi arte. Bertan, Karmele Jaiok lekukoak barruan zeraman mezua irakurri zuen.
EKIN EUSKARARI! EUTSI KATEARI!
22. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezuak azpimarratu du “hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena duela Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak”.
Mezua osoa pdf formatuan (hemen) eta audioa (hemen) deskargatu ditzakezue.
Bagera Elkartearen egitasmoetan parte hartzen duten lagunek momentu hunkigarriak bizi zituzten egunean zehar antolatutako egitarau zabalean.
Atzean Zuloa
Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu Atzean Zuloa proiektuko aktoreek gidatu zuten amaiera-ekitaldia.
Mintzakuadrillak
Donostian atzerapenarekin heldu arren, eguraldia lagun, Bagera Elkarteak 2.535 kilometroan Mintzakuadrillak egitasmoko gazteek hartu zuten lekukoa emozioz beterik.
Auzoko
Auzoko egitasmoan parte hartzen duten lagunek musika emanaldia eskaini zuten Zuloaga plazako Naiz gunean.