[AURRERAPENA]: 19. Giza Eskubideen Zinemaldia

Euskararen erabilera filmetan

2022-04-01 - Bagera

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Giza Eskubideen Zinemaldiaren Hizkuntza erabileraren neurketa egin du aurtengo edizioan 12. urtez.

Garrantzitsua da oso euskararen erabilera normalizatzea eguneroko bizitzan. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara Hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan. Gainera, Donostiako udal ordenantzek euskarari ofizialtasun hori aitortzen diote eta Udalak antolatutako ekintza guztietan euskarak lehentasuna izan behar duela esaten dute.

Giza Eskubideen Zinemaldian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagera elkarteak; hau da, Giza Eskubideen Zinemaldian euskararen presentzia normalizatzea.

Proiektatuko diren filmak

Aurten, 18 film luze proiektatuko dira eta horietatik, 6 euskarazko azpidatziekin (1 Antzoki Zaharrean eta 5 Victoria Eugenia Antzokian). Bestetik,  Proiekzio berezietan: 2 film luze Tabakaleran  (1 bertsio originala euskaraz) eta beste film luze 1 Trueba Zinemetan Kresala Zineklubaren eskutik (0 euskaraz).

Haur eta gazteen saioetan 3 film proiektatuko dira (3ak euskaraz).

Film laburrei dagokienez, 12 film labur eskainiko dira Antzoki Zaharrean eta horietatik bat bera ere ez euskaraz. “EFA Abidin Kaid Saleh” proiektuko 3 film labur ikusteko aukera ere izango dugu Victoria Eugenia Antzokian (euskararen presentziarik ez da izango).

Azkenik, saio gehigarrien baitan, Martuteneko espetxean 3 film labur proiektatuko dituzte (0 euskaraz).

19. Giza Eskubideen Zinemaldian  proiektatuko diren filmen datuak sailez sail euskararen erabilera kontuan hartuz.

Film luzeak:

  • 18 filmetatik 6 film izango dituzte euskarazko azpidatziak:

Casablanca Beats (2021), In search of monsters (2021), The Breadwinner (2017) (lehiatzetik kanpo), Among us women (2021), Fadia’s Tree (2021) eta Mali Twist (2021) (lehiatzetik kanpo).

Amaierako ekitaldian proiektatutako filma bertsio originalean (frantsesa) proiektatuko da eta azken urteetan bezala euskarazko  azpidatziekin (“Mali Twist).

Saio berezietan 3 film luze proiektatuko dira:

  • Tabakaleran 2 filmetatik 1 bertsio originalean euskaraz izango da “918 gau (2021)”.
    • Kresala Zineklubaren eskutik Trueba zineman film luze bat ikusteko aukera izango dugu bertsio originala daniera, dariera, ingelesa, errusiera gaztelerazko azpidatziekin (euskararen presentziarik ez da izango).
  • Film laburrak:
    • Apirilaren 2an Antzoki Zaharrean proiektatuko diren 12 filmetan ez da euskararen presentziarik izango.
    • EFA Abidin Kaid Saleh proiektuko 3 film labur proiektatuko dira (euskarazko presentziarik ez da izango).
    • Jarduera gehigarrien barruan Martuteneko espetxean 3 film labur proiektatuko dira (euskarazko presentziarik ez da izango).
  • Haur eta gazte saioa: 3 film proiektatu dira aurten, 3ak euskaraz (Zutik!, Tximinoen izarra (Apstjärnan) eta Maixabel).

Grafikoak

Grafiko orokorra:

Grafikoa jarduerako banatua:

Grafikoa 5 urteko euskararen garapena

* 2020an COVIDagatik ez zen ohiko zinemaldia egon                                      

*Jarduera gehigarriak: Martutene espetxeko proiekzioak

*Saio bereziak: Trueba eta Tabakalerako proiekzioak