2021-11-12 - Bagera
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta (abenduak 3), jarduera ezberdinak antolatu dira azaroaren 16tik abenduaren 5era Donostiako hainbat auzotan.
Hona hemen auzoetako egitarauak: Aiete, Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Egia, Gros, Ibaeta, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erribera, Martutene, Morlans, Parte Zaharra.
Donostia mailako egitaraua: Donostia
Bagera Elkarteak, berriz, hiru jarduera antolatu ditu: erakusketa, Bikografiak saioa eta Mintzodromoa.
Erakusketa azaroaren 30etik abenduaren 13ra EHUko Txillardegi aretoan egongo da. Umorea eta kritika erabiliz, euskararen gaineko diskurtsoen inguruan gogoeta sustatzeko erakusketa egongo da ikusgai. Horretarako, 2016 eta 2017an sortutako Alde edo alde komiki sorta, eta hainbat mapetatik bidaiatuz, hizkuntza aniztasunaz jabetzeaz gain euskaraz aritzeko ditugun aukerak begi bistan jarriko ditugu.
Abenduko Bikografiak saioan, Ramon Agirre Lasarte aktorea eta Miren Artetxe Sarasola bertsolariaren ibilbideak ezagutzeko aukera izango dugu. Abenduaren 3an, 18:30ean, Bageraren Youtubeko kanalean eta 22:00etan Hamaika Telebistan.
Mintzodromoa, abenduaren 3an izango da San Telmo Museoko klaustroan: Lehenengo txanda 10:00etan eta bigarren txanda 11:00etan. Parte hartzeko izen ematea mintzalaguna@bagera.eus helbidean egin behar da.