Donostiako Euskaltzaleon Topaketa 2021 (DET)

Azaroaren 13an San Telmo Museoan

2021-10-25 - Bagera

Gizartea abiadura bizian aldatzen ari den garai hauetan, aldaketa horien eragina egunero sumatzen dugu Donostiako euskaltzaleok. Harremanetarako modua, lan esparrua, kontsumo-ohiturak, kultur eraginak eta gure bizimoduaren beste hainbat arlotan molde berriak azaltzen eta hedatzen sentitzen ditugu. Gure hiria bera ere eraldatzen ari da aurreko guztiei lotuta. Hizkuntzari dagokionez, zer esanik ez. Euskararen biziberritzearen aldeko ekimenean ziklo aldaketa bizi dugunaren zantzuak ikus ditzakegu han eta hemen. Testuinguru aldakor honek, berebiziko erronkak ezartzen dizkigu muturren aurrean. Donostiako Euskaltzaleen Topaketak hurrengo urteetan ditugun egiteko komunak elkarrekin aztertu eta jorratzeko gunea dira. Zehazki honako helburu hauei begira antolatu ditugu aurtengo topaketak:

  1. Donostiako euskaltzaleak elkarrekin topatu eta ikuspegiak trukatzeko gunea eskaintzea.
  2. Euskararen alde lanean diharduten Donostiar euskaltzaleak ezagutzea eta kokatzea.
  3. Hurrengo urteetan Donostian euskaltzaleok ditugun beharrak eta erronka komunak identifikatzeko hausnarketa eragitea.

Nola handitu euskaltzaleon eragina Donostian?

Azaroak 13 | 9:30-13:00 | San Telmo Museoa

Egitaraua:

9:45-10:00 Aurkezpena eta irakurketa.

10:00-10:30 Euskaltzaleon maparen osatzea.

10:30-11:00 Loturak eta sareak identifikatzea.

11:00-11:30 Atsedena.

11:30-12:00 Non eragin behar dugu?

12:00-12:30 Beharrak eta erronka komunen inguruko hausnarketa.

12:30-13:00 Itxiera eta maparen aurkezpena.