Atzean Zuloa ren 4. denboraldiko azken esketxa

2021-03-05 - Bagera

Bagera elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da Atzean Zuloa. 2018an abiatu genuen egitasmoa, eta, zortzi esketx kaleratu ondoren, gaur amaituko da laugarren denboraldia.

Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen moduan, denok baitugu, agerian edo ez, atzean zuloa. Esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak dira.

Laugarren denboraldiaz gozatuko zenutelakoan, ausartu zaitezte zulotik begiratzen!

Ikusi atal guztiak: http://www.atzeanzuloa.eus/​