Zaindu maite duzun hori

2021-01-29 - Bagera

Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia da. Donostian ere euskaraz bizitzeko oztopo ugariekin topatzen gara egunerokotasunean. Hau horrela, hizkuntza-eskubideen urraketen aurrean euskararen aurkako erasoak bildu nahi ditugu Irutxuloko Hitzan sortu dugun “zaindu maite duzun hori” atalean.

Euskaraz jarduteko ezintasuna mota guztietako zerbitzu eta jardueretan islatzen da: osasun zerbitzuetan, justiziaren eremuan, segurtasun arloan, hezkuntzan, aisialdian, komunikabideetan, kontsumo-harremanetan, paisaia linguistikoan …

Hau horrela, edozein motatako urraketa jasaten baduzu bagera@bagera.eus helbidera mezua bidali (edo 943005074 telefono zenbakira deitu) eta hauei aurre egiteko bideak martxan jarriko ditugu.