Bidelagunentzako ikastaroa

2020-11-16 - Bagera - bidelariak Mintzalaguna

Bidelagunei zuzenduriko 10 ordutako online ikastaroa antolatu dugu, internet bidezko Moodle plataforma bitartez gauzatuko dena.

Euskararen erabilera sustatzeko helburu orokorrari helduz, bidelariei zuzendutako ikastaroa da, Mintzalagunen talde dinamikak eraginkorrak izateko baliabideak eskaintzen dituena, mintzapraktika saio eta elkarrizketak emankorrak izan daitezen hainbat gako eskainiz.

DOAKOA!

Datak: : 2020/11/24-2020/12/18

Iraupena: 10 ordu.

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

Ikastaroaren nondik norakoak

HELBURUAK

Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.

  • Hizkuntzaren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
  • Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
  • Talde jarduerak eta dinamikak eraginkorrak egin, parte-hartze teknika ezberdinak ezagutuz.
  • Bidelagun rolean topatzen diren zailtasun eta erronka nagusiei heltzeko estrategia zehatzak bideratu.

EGITARAUA

1 EGOERA: Zer egin bidelari guztiek parte hartzeko?

2 EGOERA: Zer egin bidelariek egiten dituzten akatsekin?

3 EGOERA: Euskalkiak: Bai? Ez? Nola? + Hizkuntza formala.

4 EGOERA: Mintzalagun taldeetatik harago zer? Gatazken kudeaketa.

EBALUAZIOA

Hainbat alderdi ebaluatzen dira modu jarraituan: ezagutzak, trebetasunak/konpetentziak, eta ikaslearen jarrera. Honako aldagai hauek hartuko dira kontuan:

  • Hasierako eta amaierako ariketaren balioespena: “Aurretiko konpetentzien auto-diagnosia” eta azken konpetentzien auto-diagnosia.
  • Irakasleari galderak egin.
  • Ikastaroan zehar izandako partaidetza eta proposatutako jardueren prestaketa eta burutzea.
  • Ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, zalantzak ebazteko edota hobekuntzarako ideiak emateko eztabaida-foroetan izandako partaidetza.

HARTZAILEAK

Bidelagunak.

EMAN IZENA