2020-10-16 - Bagera
'Hau Egia da!' egitasmoa Egia auzoko kulturartekotasuna jorratzeko helburuarekin jaio zen duela urte eta erdi. Lehen fasea amaituta eta bigarrena hasi aurretik, urriaren 16an, arratsaldeko 18:00tan Egiako kultur etxean auzotarrei aurkeztu zaie.
Proiektu hau 2019.urtean jarri zen martxan. Donostian aniztasun kulturala modu batean edo bestean lantzen dugun hainbat eragile elkartzen hasi ginenean. Izan ere, Egia auzoak azken urteetan emandako aldaketa demografiko eta urbanoari tiraka, auzoko kultur aniztasuna landuko zuen proiektu bat martxan jartzea beharrezko ikusi genuen.
Aipatutako eragileak honako hauek izan ginen: SOS Arrazakeria, Tabakalera, Ongi etorri eskolara, Emaus Gizarte Fundazioa, Dar-dar produkzioak, Egia Bizirik Auzo Elkartea, Tabakalera, Udala (kultur aniztasun saila eta herri partaidetza saila) eta gu geu, Bagera Donostiako Eusklatzaleen Elkartea.
Proiektuak Egia auzoko kohesio kulturala lortu nahi du, besteak beste. Baina, nola lortu hori?
Duela urtebete baino gehiago hasitako bidean hainbat pauso finkatu ziren. Lehena, auzoaren diagnostiko bat egitea. Horretarako bi kale-hezitzaile lanean aritu ziren eta diagnostikoa esku artean dugu. Bigarrena, diagnostiko horretatik ateratako ondorio eta erronka posibleak finkatzea izan zen. Egun, hirugarren pausoan hasteko moduan gaude eta parte hartze prozesu bati ekingo diogu. Bertan diagnostikoan parte hartutako kideek eta auzotar ezberdinek hartuko dute parte.
Parte-hartze prozesu horretatik aurrera begirako erronka eta ekintza zehatzak aterako dira. Gainera, Etorkizuna Eraikiz izeneko diru laguntza jaso dugu, eta horrek bultzada handia emango dio proiektuari.
Guzti horretan Bageraren lana hizkuntza aniztasunaren arloa lantzea izango da. Gure baliabideak eskainiz eta hizkuntza ulertzeko gure modua zabalduz.