XX. Donostiako Antzerki Saria

2020-08-31 - Bagera

Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztu egiten da. Gala eta lan irabazlearen antzezpena Covid-19aren krisia zela eta bertan behera geratu zenez, euskarazko antzerkiaren jaia irailaren 8an egitea erabaki da, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian.

Aurtengo lan irabazlea Atx Teatroaren 7ak bat lana izan da.

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa...

Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

Gonbidapenak

Bagera Elkarteak 10 sarrera bikoitz ditu bazkideen artean zozketatzeko.

Sarrerak izena eman ahala banatuko dira edukiera bete arte.

Sarrerak eskuratzeko zure izen abizenak eta telefono zenbakia bidali bagera@bagera.eus helbidera edo Bagera Elkartera deitu (943005074).