Aste Nagusian ere euskaraz

Eragin dezagun Donostiako euskara erabileran!

2020-08-05 - Bagera - Aste Nagusia euskararen trataera Donostia Hizkuntza neurketa erabilera behaketak

Azken hogeita sei urteetan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostiako Aste Nagusiko hizkuntza tratamendua aztertu du. Azterketa horrek euskararen erabilera areagotzea du ardatz, euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko bidezkoa iruditzen baitzaigu, uneoro euskararen erabilera eta egoera ezagutzea.

Biltzen ditugun datuekin Aste Nagusian izan den euskararen erabileraren txostena osatzen dugu (hona hemen iazko datuak). Neurketa hauen helburua Donostian antolatzen diren jaialdietan euskararen erabilera areagotzea da eta horretarako guztien lana oso garrantzitsua da neurketak ahalik eta osatuenak izateko.

Hau horrela, aurten ere,  hizkuntza erabileraren neurketa egin nahi dugu eta horretarako herritarrengana zuzentzen gara laguntza eske. Aurtengo egoera berezia den arren, Aste Nagusian hainbat jarduera antolatu dira eta behaketa ahalik eta osatuena egiteko ezinbestekoa dugu jendearen parte hartzea.

Egin beharrekoa oso erreza da:

   1. Aste Nagusiko jardueren zerrenda begiratu, aukeraketa egin eta gurekin harremanetan jarri bagera@bagera.eus helbidean edo telefonoz (943005074/688676289). Aukeraketa errazte aldera hiru modutan sailkatu dugu egitaraua:

Egitaraua egunez egun deskargatu pdf formatuan / word formatuan

Egitaraua auzoz auzo deskargatu pdf formatuan / word formatuan

Egitaraua jardueraren arabera deskargatu pdf formatuan / word formatuan

   2. Ikusten dituzun ekitaldietan zein hizkuntza erabili den kontuan hartu eta fitxa bete:

word formatua

pdf formatua

   3. Behaketa fitxa guri helarazi:

Posta elektronikoz bagera@bagera.eus

Whatsappez 688676289

Posta arruntez: Bagera Elkarte, Hernani kalea 15, behea. 20004 Donostia.

Oharra:

  • Ekintzak irauten duen denbora osoan zehar ez da egon beharrik.
  • Neurketa egiterako orduan aurkezpena izan duen eta dinamizatzaileak dauden kasuetan zein hizkuntza erabili duten neurtuko dugu.
  • Lehiaketen kasuan, lehiaketan zehar antolatzaileek erabiltzen duten hizkuntzari eta sari banaketari emango diogu garrantzia.