Donostiako Udala hiriko Euskararen Plan Orokorra (2020-2024)

2020-06-15 - Bagera

Datozen bost urteetako plana osatzeko donostiarren parte-hartzea garrantzitsua da oso. Horregatik, Bagera Elkartetik, animatu nahi zaitugu Planaren behin-behineko txostena irakurtzera eta zure iritziak, ekarpenak, balorazioak, … egitea.

Ekarpenak egiten errazteko hainbat galdera luzatu dituzte:

1. Nola ikusten duzu Diagnostiko orokorraren atalean jasotzen den argazkia (agertokia eta etorkizuneko joerak…). Badago zerbait harritu zaituenik? Badago faltan bota duzunik? Osatu, kendu edo aldatuko zenukeen zerbait?


2. Esparrukako balorazioa: familia, euskalduntze-alfabetatzea, kultur aniztasuna, arlo sozioekonomikoa, hedabideak, IKTak…Egin den balorazioan badago zerbait harritu zaituenik? Badago aspekturen bat faltan bota duzuna? Osatu, kendu edo aldatuko zenukeen zerbait?


3. Plan Orokor berrirako proposatutako helburuak eta ekintzak: baten bat faltan bota duzu? Osatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko zerbait?


4. Planaren jarraipenean: zerbait gehitu nahi zenuke?

5. Oro har, COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoera berezi hau dela eta, uste duzu ondo egokitzen dela Plan Orokorra etor litezkeen behar berrietara? Uste duzu zerbait ez dela kontuan hartu eta jaso beharko litzatekeela? Zer eta zergatik?

Ekarpenak nora bidali:

- Bagera Elkartera bagera@bagera.eus helbidera bidali ahal dituzu eta guk bideratuko ditugu (epea: ekainaren 25a).

- Donostiako Udalera udala_euskara@donostia.eus (epea: ekainaren 30a).