Koronabirusa dela eta jardueren etetea

Koronabirusa dela eta Bagera elkarteak zenbait neurri hartzea erabaki du

2020-03-13 - Bagera - Koronabirusa

Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditeko helburuz, datozen bi asteetan mintzalagun taldeetako saioak bertan behera uztea  gomendatzen dugu.

Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik Bagerari ere egokiena aurrez aurreko bilerak, Iruñera irteera eta Hitz eta jolas saioa, bertan behera geratzea da egokiena eta zentzuzkoena gaitza ez transmititze aldera.

Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduerak.

Ulertuko duzuelakoan,

Zaindu!