2020-02-17 - Bagera - Euskaraldia
2018. urtearen bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. 2020 urtean egingo den bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu eta, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren edizio honetan.
Euskaraldia 2020 ekimenaren berritasunak aurkeztu eta entitateetan egingo dugun ariketarako lagungarriak izango diren argibideak eskaintzeko, otsailaren 20an BATZAR IREKIRA egingo dugu.
NOIZ: otsailaren 20an, 19:00etan
NON: San Telmo museoan (goiko solairuko tailerrean)
Bestalde, zalantzaren bat argitu nahi ezkero edo zure entitatean Donostiako Euskaraldiko talde motorreko kideon bisita jaso nahi baduzue, idatzi iezaguzue donostia@euskaraldia helbidera edo deitu 688717074 telefonora.