2020-01-08 - Bagera
Azaroaren 16an Donostiako Euskaltzaleon Topaketak ospatu genituen San Telmo Museoan. Bertan, alde batetik, udaberrian hasitako euskaltzaleon mugimenduaren inguruko diagnosia partekatu eta osatu genuen. Ondorioen laburpena eta txosten osoa webgunean duzu eskuragarri). Bestetik, aurrera begirako gogoak eta desioak elkarbanatu genituen eta topaketen itxieran ondorioetan nabarmendutako puntu batzuei jarraipena emateko beharra azaldu zen. Horretarako bi lan ildo proposatu nahi dizkizuegu:
- Euskara Batzordeetako eta tokian toki euskararen alde lan egiten duzuen norbanako zein eragileon artean kohesionatu, koordinatu eta esperientziak elkar trukatzeko beharra atera zen. Horretarako bilera batean elkartzea proposatzen dizuegu: Urtarrilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan Bagera elkartean (Hernani kalea 12, behea).
- Hizkuntza eskubideen aldarrikapena, euskaldunon ahalduntzea eta salaketa zein presio ekimenak bultzatzeko gogoa erakutsi zuten hainbat kidek. Hori lantzeko beste bilera bat proposatzen da: Otsailaren 6ean, arratsaldeko 19:00etan, Arrano Beltza Euskal Biltokian (Alde Zaharra).