2019-11-19 - Bagera
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, euskararen erabilerak duen garrantzia nabarmenduko da Donostian. Egun horretan mintzapraktika sutatu nahi da, baita Donostian sortu eta garatu diren egitasmoak ezagutzera eman ere: Mintzalaguna, Mintzanet eta Mintzodromoak.
Bagera Elkarteak elkarlanean 3 ekimen antolatu ditu Euskararen Egunaren harira:
Azaroak 30, 18:00etatik aurrera, euskal dantzen erromeria Parte Zaharreko Plaza Berrian (Konstituzio planzan).
Abenduak 1, 17:00etan, Erraiak dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia San Telmo Museoan.
Abenduak 3, 10:00etan, 11:30etan eta 17:00etan, Mintzodromoak San Telmo Museoan.
Bestalde, makina bat jarduera antolatu dira auzoetan. Hona hemen: Aiete, Altza, Amara Berri, Amara, Añorga, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Ibaeta, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Martutene eta Morlanseko egitarauak.