2019-07-09 - Bagera
Hizkuntza-paisaiak garrantzia handia du hizkuntzaren erabileran. Hizkuntza- paisaia kontzeptua erabiltzen dugu espazio batean, bistan, dauden kartel, errotulu eta abarrak izendatzeko. Kontzeptu hau hizkuntzaren ikuspegitik alderdi oso inportantea da, uneoro begietatik sartzen zaigunak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran eragiten duelako. Paisaia horrek transmititu nahi duen mezuaren tratamendu estetiko, formal eta linguistikoek, ikus entzunezko estimulu bat sortzen dute eta zentzumenen bidez, hizkuntzaren pertzepzioan eta hizkuntzarekiko motibazioetan eragina du.
Horretaz gain, hizkuntza-paisaia hizkuntzen bizitasunaren isla bada, eta testuinguru soziolinguistikoa ezagutzeko informazio iturri osagarritzat jo dezakegu.
Adibidez, publizitatea da hiriko kaleetako hizkuntza-paisaiako elementu esanguratsu bat. Hona hemen Donostiako erdialdeko zenbait kale nagusitan egin dugun erakunde publiko eta pribatuen iragarkien behaketaren emaitza:
DONOSTIA, 2019KO UZTAILAK 5
BULEBAR, OKENDO ETA ASKATASUNAREN HIRIBIDEKO AUTOBUS ETA TAXI GELTOKIAK
Iragarkien hizkuntza erabilera kalez-kale ikusi