Mintzalagunak

Udako izen ematea

2019-06-03 - Bagera

Ohi bezala udan ere mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu uztailean eta abuztuan. Aukera dago hilabete batean edo bitan parte hartzeko. Ikasturteko funtzionamendu bera izango dute, astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Izen ematea ekainaren 1etik 21era izango da, beraz, animatuz gero, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.