2019-05-29 - Bagera
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Donostiako euskaltegiak, Euskara Zerbitzua, eta San Telmo museoarekin elkarlanean antolatzen da Mintzodromoa. Atzo, ikasturteko azken mintzodromoa izan genuen ohi bezala San Telmo Museoan eta giro ederrean jarri genituen mingainak dantzan.
San Telmo Museoko erakusketan topatu ditzakegun hiru objetuen inguruan aritu ginen: Katajineta (ezpata), Sancheskia eta Korrika lekukoa.
Ba al zenekien munduko edozein pertsona munduko beste edozeinekin konektatuta dagoela hiruzpalau pausutan? Ba al zenekien Europako skate-aren historiaren lehen marka euskalduna Irungoa izan zela? Eta, gaur egungo lekukoa zeinek egin duen?
Bestetik, mintzaneteko lagunak bertan izan ziren eta Josune Igoa eta Lourdes de la Villa erabiltzaileen esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen.
Eskerrik asko guztion parte hartzeagatik!