2019-05-27 - Bagera
Ekimenaren helburu nagusia gazteen sormen artistikoa sustatzea eta elkarrekin euskaraz ongi pasatzea. Musika, kantua, dantza, antzerkia, txisteak, bakarrizketak, bertsoak, magia, zirku ikuskizunak… edo horien arteko konbinaketak.
Aurten, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak hartu dute haien gain ekimena, eta emanaldi nagusiak Olatu Talka jaialdiaren baitan egin dituzte.
Aprilaren 5ean Izarrak Plazara talentu lehiaketaren VIII. edizioaren castinga ospatu zen Etxarriene Auzo Etxean (Martutenen) eta izena emandako 12-17 urteko 13 talde/ bakarlarik aditu talde baten aurrean euren ikuskizunak erakusteko aukera izan zuten.
Ainhoa Aierbe aktorearen Jabi Rodil Ze esatek! musika taldeko abeslariaren eta Edu Muruamendiaraz dantzariaren aurrean hain zuzen.
Aurtengo edizioko castingean aukeratutako 9 talde/bakarlariek Ainhoa, Jabi eta Eduren laguntzaz euren ikuskizunak hobetzeko aukera izan dute Kontadoresen egindako lansaioen batzuen bidez. Orain ikusiko ditugun ikuskizunak, beraz, horren emaitza izango dira.
Hona hemen sailkatutako Izarrak Plazara 2018ko partaideak:
Uxue Arroniz 16 urte. Donostia
Alaia /Afrika/Itsaso /Oier 11-12 urte. Donostia
Laia/Claudia/Janire/Nahia 11-12 urte. Donostia
Itsaso Madariaga/Zühara Ganborena 12 urte. Donostia
Gaia Morris 12 urte. Donostia
Maren Otegi 15 urte. Zarautz
Gorka Garcia 16 urte. Donostia
Izadi Ramos 12 urte. Arrasate
Irati Igareta 11 urte. Donostia