Mintza Eguna ekainaren 1ean

La Puebla de la Barka

2019-05-20 - Bagera

Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia Arabako Errioxan ospatuko da aurten, Lapuebla de Labarkan, ekainaren 1ean. Mintzalagunen mundura hurbiltzeko gonbitea luzatuko dute jaiarekin batera. TÚtik GUra! Ongi etorri Mintzalagunon mundura! leloa aukeratu dute Mintza Egunerako.

Lehen Mintza Eguna 2006an antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Ordutik urteroko zita izan da, eta Euskal Herriko hainbat herritan ospatu da: Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Murgian, Beran eta Atarrabian. Herri horietan euskara plazaratu eta jai giro ezin hobea sortzen da.

Mintzalagun, berbalagun zein mintzakide guztien jaia da Mintza Eguna, eta egitasmoetan parte hartzen duten kideek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko antolatzen da. Horretarako, egun osoko egitaraua izaten da. Herririk herri egokitzen den arren, honako ekintza hauek biltzen ditu normalean: hamaiketakoa, ibilaldi gidatua, kantu poteoa, herri bazkaria, bertsolariak eta erromeria. Gainera, bazkalostean esker emate ekitaldia izaten da. Mintzapraktika egitasmoetan borondatezko lanean aritu diren talde eta elkarteek mintzalagun guztien esker ona jasotzen dute, beren lanaren aitorpena egiteaz gain.

Euskaltzale asko biltzea espero da Lapuebla de Labarcan,  Euskal Herri osoko mintzalagunen urteko hitzordua izaten baita. Mintzalagunek gonbidapen berezia luzatu dute euskaltzale guztientzako: "etor daitezela ekainaren 1ean Lapueblara, gurekin batera euskaraz gozatzera". Euskaraz mingain eta zangoak astintzeko moduko egitaraua prestatu dute:

EMAN IZENA HEMEN

Arabar Errioxako Mintzalagunek Hondarribiakoei hartu diete lekukoa eta jadanik prest dute ekainaren 1erako egitaraua:

11:30  Ongi etorria eta hamaiketakoa herriko plazan

12:00  Bi  bista gidatu aukeran 3hauen artean:

          Ardo eta olio dastaketa herriko plazan

          Tren turistikoa Covila upategira eta upategian bisita

          Tren turistikoan Póveda parke naturalera bisita

13:30 Kalejira animatua eta poteoa. Herriko plazatik hasita.
15:00 Bazkaria. Ikastolan
17:00 Esker emate ekitaldia. Ikastolan
17:30 Erromeria Ansorregi, Larrañaga eta Andonegi Trikitilariekin. Ikastolan .

19:30 Dj Gotzon Dc  herriko plazan

 

Bazkariko menua eta autobusen ordutegia

Hamabost egun besterik ez dira falta egun handirako eta makina bat jende ari da galdezka bazkari txartelen inguruan. Urtero bezala, gainera, Mintza Egunera joateko autobusak antolatuko dira herri ezberdinetatik eta laster izango haietan izena emateko aukera. Maiatzaren 24ra arte  izango dira eskura txartelak.

Mintza eguneko txartelak  maiatzaren 24arte:

Mintza egunera joateko autobusetarako txartelak eta bazkarikoak erosteko aukera maiatzaren 24arte egongo da.

Lau txartel mota:

Bazkaria eta hamaiketakoa 22€

Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 14€

Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 30€

Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa umeak  20 €

Bost menu aukeran:

Helduentzat menuak:

   A menua: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin.

   B  Menuabeganoa: Sasoiko entsalada +Arabako indabak + postre beganoa

  Z Menuazeliakoa: Sasoiko entsalada+ txahal sukalkia + Gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)

Ogia, Arabar Errioxako ardo beltz eta txuria, Tologorriko zuku natural ekologikoak, kafea esnea eta infusioak

Haurrentzako menuak:

   H Haurren menua: txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin

  HZ  Haurren menu zeliakoa: Txahal sukalkia + gazta mousse-a mermeladarekin (glutenik gabeko ogiarekin)

Ogia, Tologorriko zuku natural ekologikoak

Autobusez joateko aukera izango da. 3 autobus antolatu ditugu:

ELIZONDO-IRUÑA-LIZARRA-LOGROÑO-LA PUEBLA

8:45 BERA. EUSKALDUNAN

9:1O DONEZTEBE. BORDATXOKO APARKALEKUAN

9:25 ORONOZ- MUGAIRE. AUTOBUS GELTOKIAN

10:15 IRUÑA. KORRALILLOSEKO ERROTONDAN

10:40 LIZARRA. AUTOBUS GELTOKIAN

HONDARRIBIA-DONOSTIA-ELGOIBAR-SORALUZE-BERGARA-ARRASATE-LAPUEBLA

7:55 HONDARRIBIA. SANTA ENGRAZIAKO AUTOBUS GELTOKIAN

8:25 DONOSTIA. AUTOBUS GELTOKIAN

9:45 ELGOIBAR. TXANKAKOA  AUTOBUS GELTOKIAN

10:10 PLAENTXIA. EZTAZIO GELTOKIA. BERGARAKO NORABIDEA

10:20 BERGARA. IBARGARAI AUTOBUS GELTOKIA

10:45 ARRASATE- GARIBAIKO AUTOBUS GELTOKIA. GASTEIZERAKO NORANOZKOAN

GETXO DERIO IZARRA-GASTEIZ-MENDIALDEA-LA PUEBLA

8:45 ALGORTA- METROKO GELTOKI PLAZAN

9:05 ALTZAGA “GASOLINOAN”

9:25 DERIO, TREN GELTOKI AURREAN

10:15 IZARRA, FRONTOI -JOLAS LEKU TABERNAN

10:35 GASTEIZ. AUTOBUS GELTOKIAN