Lagundu jauzi egiten!

2019-02-18 - Bagera

Mintzalaguna egitasmoan bidelagunak behar ditugu

Urtarrilean 2018-2019 ikasturteko Mintzalaguna egitasmoaren bigarren izen ematea zabaldu genuen, eta otsailean zehar taldeak osatu ditugun arren, oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu bidelariekin (euskara praktikatu nahi dutenak) elkartzeko.

Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi dizuegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest?

Ditugun beharrak hauexek dira:

Osteguna 12:00etatik 14:30ak arte.

Astean zehar 15:00etan Erdialde inguruan.A

Larunbata arratsaldez

Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 943005074 telefono zenbakia edo mezua bidali mintzalaguna@bagera.eus helbidera.