Gure Zirkuak Euskaraldiarekin bat egingo du Donostian

Gure Zirkuak beste 6 emanaldi eskainiko ditu Donostian

2018-09-25 - Bagera

Orain astebete 18 saiotarako 4.000 sarrera jarri ziren salgai internet bidez, eta 12 ordu eskasean agortu ziren guztiak. Egitasmoak Donostian ezin duen harrera ezin hobea ikusita, Gure Zirkuak beste 6 saio egitea erabaki du:

 

  • Urriak 5, ostirala, 21:30tan
  • Urriak 11, osteguna, 19:00tan eta 21:30tan
  • Urriak 12, ostirala, 21:30tan
  • Urriak 19, ostirala, 21:30tan
  • Urriak 26, ostirala, 21:30tan

6 emanaldi hauetarako sarrerak datorren asteazkenean, irailaren 26an, 10:00etan jarriko dira salgai www.ticketea.com atarian.

Guztira 24 emanaldi eskainiko ditu Donostian urriaren 5etik 27ra bitarte. Sagueseko zabalgunean altxako du zirkuak karpa. 24 emanaldietarako azken sarrerak zirkuko txarteldegian jarriko dira salgai, urriaren 3an, 17:00tik aurrera.

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea
1

 

 

 

2

 

 

 

3

 

 

 

4

 

 

 

5

 

19:00etan

21:30etan

6

 

17:00etan

19:30ean

7

 

17:00etan

19:30ean

 8

 

 

 

 9

 

 

 

 10

 

 

 

 

 

11

19:00etan

21:30etan

 

 12

 

19:00etan

21:30etan

 13

 

17:00etan

19:30ean

 14

 

17:00etan

19:30ean

 15

 

 

 

 16

 

 

 

 17

 

 

 

 18

 

 

 

 19

 

19:00etan

21:30etan

 20

 

17:00etan

19:30ean

 21

 

17:00etan

19:30ean

 22

 

 

 

 23

 

 

 

 24

 

 

 

 25

 

 

 

 26

 

19:00etan

21:30etan

 27

 

17:00etan

19:30ean

 28

 

 

 

29

 

 

 

30

 

 

 

31

 

 

 

 

Uda honetan 18.000 pertsonak baino gehiagok ikusi duten birari Donostian emango dio amaiera Gure Zirkuak.

Urrun geratzen da lehen euskal zirku ibiltariak ekainaren 28an Amezketan eskaini zuen lehen saioa. Harrezkero Gure Zirkuaren karpa leporaino bete da azken hilabeteotan eskaini dituen emanaldietako bakoitzean.

Ezin hobea izan da Gure Zirkuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamaika herritan izan duen harrera; izan herri txiki, ertain edo handi. Eta orain, bira arrakastatsua amaitu aurretik, Euskal Herriko hiriburuetako batean ariko da zirkua: Donostian.

GURE ZIRKUA EUSKARALDIArekin bat

Aurrez Eskoriatzan eta datorren asteburuan Elgetan bezala, Donostian ere GURE ZIRKUAk bat egingo du EUSKARALDIArekin.

Euskal Herrian ehunka erakundek eta eragilek agertu diote atxikimendua azken hilabeteotan EUSKARALDIAri, eta GURE ZIRKUAk ere bere alea jarriko du euskaraz bizi den eta euskara bizi duen zirku gisa.