BageralakoNorFEST Guardetxean, ekainaren 3an

Tokiko kultura sustatu, bultzatu eta ezagutu

2017-05-22 - Bagera

Bagera elkarteak 25 urte egin dituela eta, orain arteko ibilbidea errekonozitu eta aurrera begira jartzeko probestu nahi dugu urteurren urtea.

Horretarako, hilabete bakoitzean arlo bana lantzen ari gara eta arlo horietan bidelagun ditugun eragileekin elkarlanean aritu nahi dugu. Bagerak duen sarea handitu eta zabaldu nahi da eta, beraz, bidelagun berriak ere topatzeko baliatu nahi ditugu hileroko lanketa horiek.

Donostian kultur sortzaile asko daude. Asko dira horietatik euskaraz eta euskaratik lanean dihardutenak. Horiei espazioa eskaini nahi zaie. Erakutsi nahi dugu badela sortzaileen sare zabala Donostian eta horretarako BageralakoNorFEST antolatu dugu.

Ez dok amaitu kultur mugimenduarekin kontatu dugu festa antolatzeko. Izan ere, sortzaileen mugimendu horrek badaki esparru horretan zeintzuk diren dauden beharrak eta zeintzuk diren nahiak.  Irutxuloko Hitzak ere apustua egiten dute euskaraz produzitzen den kultura sustatzeko eta, horregatik, bai eurekin nahiz Ez dok amaitu mugimenduaren ekarpena izan dugu BageralakoNorFEST antolatzeko orduan.

BageralakonorFEST! Guardetxean, ekainaren 3an 19:00etatik aurrera

6 taldek hartuko dute parte:

Atazál

Physis versus nomos banda

Pelax eta Telmo Trenor

Koban

DJ Miau

Oharra: Ogitartekoak eta mojitoa egongo da

Sarrerak salgai 5€-tan Rekalde Tabernan (Aldamar Kalea, 1) eta Bagera Elkartean (Hernani Kalea 14, behea).

Kartela ikusi