2017-05-05 - Bagera
ESTBLUL – Eesti Regionaal- ja Vähemuskeelte Liit erakundeak Estoniako hizkuntza gutxituen berreskurapenean lan egiten duten gizarte-eragileen bilgunea da, bai eta Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren lehen sinatzaileetakoa ere.
Aste honetan ESTBLULeko ordezkaritza bat egongo da Euskal Herrian eta euskalgintzako zenbait erabilerekin bilduko da euskararen berreskurapenean gizarte eragileek egindako ekarpenaren berri izateko.
Lehen aldiz Euskal Herrian horrelako ordezkaritza bat izango dela kontuan hartuta, BAGERAk eta KONTSEILUAk mahai-ingurua antolatu dute haien egoeraren berri izateko. Erzya, udmurt, voro, tatar eta mari hizkuntzetako ordezkariak izango ditugu, beraz, Donostian, maiatzaren 12an, ostiralarekin, arratsaldeko 18.30ean Doctor Camino liburutegian (abuztuaren 31 kalea) haien esperientziak partekatzeko.