Irakurketa Errazeko talde berria Koldo Mitxelenan

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua

2017-04-18 - Bagera

2017ko udaberrian zehar, Irakurketa Erraza kluba euskaraz abian jarriko dugu Koldo Mitxelena Liburutegian. Maiatzaren lehen astetik hasita, astean behin bilduko da taldea sei saiotan Irakurketa Errazeko liburu bat elkarrekin irakurtzeko.

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Nerea Aizpurua Iraola eta Lina Ugarte izango dira gidariak, eta modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean Fernando Morilloren “Ixtebe Pellot azken kortsarioa” euskarazko eleberria irakurriko da.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATAK: Maiatzaren 3tik  ekainaren 7ra  (asteazkenero)

ORDUA: 19:00etatik 20:00etara

TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegian

Izen-emate epea: Apirilaren 18tik 28a arte izango da

Izena emateko: Bagera Elkartean

Telefonoa: 943005074

e-posta: bagera@bagera.eus