2017-03-10 - Bagera
Zer da Hitz machine
Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta herritar talde batek, DSS2016 ekimenaren baitan, Hirikilabs laborategian sortutako hiztegi-makina da. Donostian hitz egiten diren 51 hizkuntzetako oinarrizko hiztegitxoak inprimatzen dituena. Hiztegitxo horietan alde batean euskarazko hitzak eta esaldi motzak daude, eta beste aldean, norberak aukeratutako hizkuntzaren baliokideak.
Helburua
Helburua, Hitz Machine makina bera hobetzea da. Honez gain, Hirikilabsen oinarriekin bat eginik, pertsonak teknologikoki ahalduntzeko asmoa ere badago. Euskara eta Teknologia proiektu berritzaile batean lotuko dituen talde irekia sortu nahi da.
Norentzat
Interesa izan dezakeen edozeini zuzendua dago, ezagutza espezifikorik ez duen edo izan dezakeen edonori (elektronika, diseinua, fabrikazio digitala, programazioa, materialak eta eraikuntza, papiroflexia, hizkuntzak …).
Noiz
Lan saioak asteazkenero 18:00etatik 20:00etara Tabakalerako Hirikilabs laborategian izango dira martxoaren 22tik aurrera. Saioak euskaraz izango dira.
Izen-ematea eta informazioa
Parte hartu nahi baduzu edota informazio gehiago jaso nahi izanez gero idatzi bagera@bagera.eus helbidera edo 943005074 telefonora deitu martxoaren 17a baino lehen.