2016-11-23 - Bagera
Abenduaren 17an hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa aurkeztuko da Kursaalen eta horretarako ekitaldi polita antolatu da. Momentu historikoa izango da, ez galdu aukera eta bete dezagun Kursaala!
Abenduaren 17an Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, Donostiako protokoloa aurkeztuko dela Kursaalen.
Europako hainbat gizarte eragilek azken urtean zehar egindako lanaren emaitza izango da abenduan Donostiako Kursaal jauregian aurkeztuko den Protokoloa. Izan ere, Bartzelonako Deklarazioa bultzatu eta sortu zenean markatutako ereduari jarraituz, gizarte eragileen protagonismoa izan da nagusi Protokoloaren osaketan. Kontseiluak Donostia 2016ren babesarekin sustatutako egitasmoa izan da.
Protokoloa guztiz osatuta dago jadanik eta ekarpenekin parte hartu duten Europako gizarte eragile guztiei bidali zaie, atxikimendua eman dezaten. Bagera Elkarteak atxikimendua eman dio protokoloari.
Kontseiluak, Donostia 2016k eta Protokoloa osatzeko ardura izan duen Batzorde Antolatzaileak abenduaren 17an Donostiako Kursaal jauregian egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin die euskaltzale guztiei.
Europako hizkuntza gutxituen garapenerako tresna ezinbesteko izateko sortu den Protokoloari ongi etorria emateko aukera paregabea izango da.
Sarrera doakoa da baina gonbidapena eskuratu behar da. Doako sarrera eskura ezazu beheko irudian klikatuta: