2016-11-04 - Bagera
2016-2017 ikasturteko Mintzalagun taldeak osatu ditugu baina oraindik bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu.
Mintzalaguna, mintzapraktika egiteko egitasmoa, martxan da, baina urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa. Iaz 100 bidelari gehiagok eman zuten izena Mintzalagunen programan eta aurten iaz baino 50 lagun gehiagok. Horietaz gain, itxarote zerrendan ikasle gehiago ditugu.
Hau horrela, Donostiako euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez bi-hiru pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker. Parte hartzeko prest?
Bidelaria behar dutenen taldeen ordutegiak honakoak dira:
Ostegunetan 20:00etan
Astelehenetan 18:00etan
Asteartetan 16:00etan
Astelehenetan 13:00etan
Igande arratsaldetan
Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango da. Jendea itxarote zerrendan dugu eta!